Ikasturtea urriko lehenengo astean hasiko da eta ekainaren erdi arte iraungo du.
Matrikula epea: irailaren 1etik 23 arte.
Izen emateak Zizurkilgo Aurrera Plazako Udal Bulegoetan, 943-692495 telefonoa. Izen emateko momentuan ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria ekarri beharko da, eta izen emate orria betetzea derrigorrezkoa.
Ikastaroetako bajak urriaren 21a baino lehenago soilik onartuko dira eta idatziz eskatu beharko dira.
1) ZIZURKILGO ATXULONDO KULTUR ETXEA:
HAURRENTZAT EKINTZAK:
EUSKAL DANTZA: Asteazkenetan 17:15etik 19:15era, adinaren arabera bi taldetan banaturik. Prezioa: 60 euro.
HELDUENTZAKO EKINTZAK:
PATCHWORK: Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 70 euro.
YOGA: Astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara Prezioa: 105 euro.
PILATES: Astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era. Prezioa: 125 euro.
JUBILATUENTZAT EKINTZAK: Izen emate eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN.
GIMNASIA: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 11:00tara.
JOSKINTZA ETA ESKULANAK: Ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
YOGA: Astearte eta ostegunetan 11:00etatik 12:30etara.
2) ZIZURKILGO IRIARTE KULTUR ETXEA
EKINTZAK:
ESKULANAK: Ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 70 euro.
HELDUEI ZUZENDURIKO GIMNASIA: Zure gorputza manten ezazu gimnasia erraz eta samurra eginez. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:15ean. Prezioak: jubilatuak 75 euro/ jubilatuak ez direnak 105 euro.
3) IKASTARO MOTZAK:
AZALAREN ZAINTZA UDA ONDOREN: Astelehenetan, urriaren 17an hasita azaroaren 24a arte, 19’00etatik 21’00etara. Prezioa: 40 euro.
Zure azala ezagutu eta bere beharrak identifika itzazu.
Zure azala tratatzen ikas ezazu.
Eguzkitik babesteko kremak: kosmetiko eraginkorrena.
Kosmetikaren oinarriak: antioxidanteak, kolagenoa, elastina, …
Kosmetika eta zure azalaren zaintza egokiena uda ondorenean.
Zein da makilai egokiena niretzat? Makilaia 2011ko udazkenean.
SABEL DANTZA: Astelehenetan 19:00etatik 20:30era, urriaren 17tik abenduaren 20a arte. Prezioa: 50 euro.
4) LOATZO MUSIKA ESKOLA:
LOATZO MUSIKA ESKOLA: 943-691857 telefonoa.
EUSKARA IKASTAROAK:
EUSKARA IKASTAROAK: Zizurkil eta Villabonako Udalek antolaturik, herrian bertan euskara ikasteko taldeak sortuko dira. Izen emateak: irailaren 5etik 30era Zizurkilgo Udal Bulegoetan (943-692495).
ALFABETATZE IKASTAROA: Iriarte Etxean eskainiko da asteazkenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa: Iaz 70 euro.